Arrasate.
69 etxebizitza, garaje eta trasteleku, A.E.13 eremuko Garaia, "RA2" partzelan, Arrasate (Gipuzkoa).
2020.
Bieme2014 Arquitectura.
69 etxebizitza dituen oin berriko eraikinaren proiektua; horietatik 63 hiru logelakoak dira eta 6 bi logelakoak. Etxebizitza guztiek bi komun dituzte, eta horietako bat logela nagusiari atxikita dago. Sestra gaineko bi eraikin proiektatu dira: 1. eraikina, oinezkoentzako sarbidea Udalpe kaletik duena, eta 2. eraikina, oinezkoentzako sarbidea Goiru kaletik duena. Aurrealdeetan terrazak jartzea erabaki da urbanizazio pribaturantz, eraikinaren irudi nagusia konfiguratuz. Gainerako fatxadak, zeinetara orientatuta dauden logelak, zenbait bao eta bolumen ordenatuz osatuta daude, kolore ezberdineko zerrenda batzuen bidez bateratzen direnak.
Etxebizitza kolektiboa, Etxebizitzak